Aurkezpen honen bidez, eskualdeko bi ikastetxeetako normalkuntza teknikariak diren Joseba Ibarretxek (Arrigorriaga BHI) eta Izaskun Gallagak (Urreta LHI), eskualdean azken hamarkadan Ulibarri proiektuaren bidez egin denaren berri eman digute. Aurkezpenaren lehen zatian Ulibarri programa eta 175/2007 Derrigorrezko Curriculumaren arteko loturak azaldu dira. Ikastetxeek nola gazatzen ari diren egin-behar horiek eta zer nolako emaitzak jasotzen ari diren. Bigarren zatian, ordea, hezkuntza komunitate osoaren inplikazioaz jardun dute. Ikastetxez gain, herrietako beste hainbat eragileen partaidetza eta elkarlana aipatu eta azpimarratu dira.
Hona hemen egindako aurkezpena.



