Aukerzpen hauetan Normalkuntza proiektuen beste atal edo eginkizun batzuek aurkeztuko dira. Ulibarri programan bidez ikastetxeetako hezkuntza komunitatean eginten den euskararen erabilera bultzatzen da. Helburu horrekin, hainbat ingurutan normalkuntza proiektuko edukiak lotura zuzena izaten dute Curriculum Proiektuarekin. Batik bat euskararen erabilera hornitzeko sarri Euskal Hizkuntza eta Kulturak ematen dizkio edukiak gure proiektuari. Egungo Derrigorrezko Curriculumeko hainbat gaitasun zuzenki lotuta daude ikastetxeetan Ingurumen arloan edota Hizkuntza eta Literatura ikasgaietan lantzen denarekin.
Jon Albizbeaskoetxeak (J.B. Eguzkiza Meabe LHI, Lemoa) Gorbeialdeko nekazal eremuko 11 ikastetxeek azken urteotan garatu duten «Herrik herri» proiektuaren berri ematen digu. Bere aurkezpenean normalkuntza kultura edukiz betetzen du: herrietako ondarea, hizkuntzak, IKTak edota Europako kideekin harremanak.
Hemen ere haien artean osatutako material didaktikoaren adibide batzuk ikus ditzakezue.
Bigarren zatian, Juantxu Rekaldek Arratia Institutuko, normalkuntza proiektua eta Hizkuntza eta Literatura ikasgaiaren inguruan landutako gaitasun eta loturak aurkeztu dizkigu. Geure berbategie izeneko lan hau ere hezkuntza komunitate osora hedatu da ikasleen inplikazioa eta motibazioa lortu nahian. Haiseran Arratiako hizkeraren bilduma egitekoak zirenak, ekinaren bidez, hiztegiaz gain, AK 37 CDaren bigarren argitalpena ere lortu dute, edota AHAZTUAK CDan beste hainbat abeslari famatuekin batera hartu dute parte. Hemen entzun ahal dituzue AK-37ko kanta batzuk (egin klik ondoko ikonoetan):
«Neska Graziosa Batek Dimako Herrian»
«Viva la Quinta Brigada»
Lan horretan zebiltzaten bitartean, Arratia Konpaniak, 1937an, Santa Ageda abestu zuten bezala berriz egitea bururatu zitzaien. Hona hemen erreportai txiki bat.
[rockyou id=122515070&w=426&h=320]
Amaitzeko beste kanta bat oparitzen dizuegu
«Obabatxoa lo ta lo»
[…] de estas Jornadas y algunos materiales elaborados por el alumnado, entre los que destacan algunas canciones de los 2 CDs realizados por el alumnado del IES Arratia de Igorre dentro de su proyecto de […]