Feeds:
Entradas
Comentarios

Eskerrik asko Jardunaldie hauetan parte hartu duzuenoi, entzutera etorri zaretenoi eta bereziki zuen esperientzia gurekin konpartitu duzuenoi. Zuen partaidetzarik gabe ezin izango genukeen lortu.

Eta, zorionak! Ez da erraza publikoaren aurrean jarri eta ordu erdi batean esperientzia bat azaldu. Oso ondo egin duzue. Zuek izan zarete Jardunaldien benetako protagonistak.

Jardunaldietako egun bakoitzaren bukaeran, bertaratutako irakasleei ikusi eta entzundako esperientzien balorazioa egitea eskatu zitzaien. Balorazio orrien ustiaketa egin ondoren honako emaitza hauek jaso dira.

Antolamenduari dagokionean, irakasleen % 80ak saioak oso ondo antolatuta egon direla uste du. Aurkezpenen edukiari buruz, beste % 80 batek ikastetxeko premiekin zuzenki lotuta daudela uste dute, eta %  78ak azalpenak oso argiak izan direla deritzo.

Jardunaldiak ospatu diren egunei buruz, % 82ak uste du eskualdeko irakasle guztiek etortzeko aukera izan dezaten data egokiak direla eta, tokiari buruz, % 85ak uste du eskualde osokoak diren jardunaldiak burutzeko oso toki egokia izan dela.

Entzule guztiek adierazten dute entzun eta ikusitakoak euren ikastetxean berrikuntzak bultzatzeko gogoak piztu dizkiela.

Orokorrean alde baikorrak eta hobetzeko proposamenak idazteko atalean, entzuleen erantzunetan hurrengo hauek aipatu izan dira behin eta birritan:

jardunaldiak oso interesgarriak izan direla, batez ere hurbileko esperientziak entzuteko aukera izan dutelako, eskualdeko ikastetxeetan burutzen direnak, hizlariengana hurbiltzeko aukera ugari, gaien aukeraketa ere egokia izan dela deritze eta behin  baino gehiagotan erabilitako dinamika azkarrak azpimarratu dira. Bukatzeko hainbatek antolatzaieleen lana, hizlariek zein zuzen eta landua zuten euren aurkezpena eta partaideen ahalegina aipatu izan dute.

Jardunaldien aurkezpena

Jardunbide hauek iaz ezarri zen derrigorrezko hezkuntzarako oinarrizko curriculumaren zabalkuntza eta prestakuntza saioen barne kokatzen dira. Bertan aipatu eta azaldu diren esperientzi berriztatzaileak B06 Zaratamo Berritzeguneko eskualde osoko ikastetxeak urteetan eta ahalegin handiekin aurrera eramandakoak dira. Beraz, lehenik eta behin  zorionak ikastetxe guztiei garatu izan dituzten esperientziak guztiokin konpartitzeko ahalegin berezia egin dutelako.

Berritzeguneko aholkulariok lan honi jarraibidea emango diogu ikasturte honetan zehar, ikastetxeetako berriztapen-gogoeta eta eskaeretan oinarrituta. Ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-komunitatearen beharrizanei erantzuna bilatzen, batez ere eskolaren misioa dena hobetzen jarraitzeko, hau da ikasle guztien ikaskuntza prozesua hobetzea.

Begoña Garamendik B06 Zaratamoko Berritzeguneko zuzendariak eta Mikel Agirregabiriak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariak aurkezpena egin dute. Hona hemen, Mikel Agirregabiriak erabilitako aurkezpena:

Aurkezpen honen bidez, eskualdeko bi ikastetxeetako normalkuntza teknikariak diren Joseba Ibarretxek (Arrigorriaga BHI) eta Izaskun Gallagak (Urreta LHI), eskualdean azken hamarkadan Ulibarri proiektuaren bidez egin denaren berri eman digute. Aurkezpenaren lehen zatian Ulibarri programa eta 175/2007 Derrigorrezko Curriculumaren arteko loturak azaldu dira. Ikastetxeek nola gazatzen ari diren egin-behar horiek eta zer nolako emaitzak jasotzen ari diren. Bigarren zatian, ordea,  hezkuntza komunitate osoaren inplikazioaz jardun dute. Ikastetxez gain, herrietako beste hainbat eragileen partaidetza eta elkarlana aipatu eta azpimarratu dira.

Hona hemen egindako aurkezpena.

Aukerzpen hauetan Normalkuntza proiektuen beste atal edo eginkizun batzuek aurkeztuko dira. Ulibarri programan bidez ikastetxeetako hezkuntza komunitatean eginten den euskararen erabilera bultzatzen da. Helburu horrekin, hainbat ingurutan normalkuntza proiektuko edukiak lotura zuzena izaten dute Curriculum Proiektuarekin. Batik bat euskararen erabilera hornitzeko sarri Euskal Hizkuntza eta Kulturak ematen dizkio edukiak gure proiektuari. Egungo Derrigorrezko Curriculumeko hainbat gaitasun zuzenki lotuta daude ikastetxeetan Ingurumen arloan edota Hizkuntza eta Literatura ikasgaietan lantzen denarekin.

Jon Albizbeaskoetxeak (J.B. Eguzkiza Meabe LHI, Lemoa) Gorbeialdeko nekazal eremuko  11 ikastetxeek azken urteotan garatu duten “Herrik herri” proiektuaren berri ematen digu.  Bere aurkezpenean normalkuntza kultura edukiz betetzen du: herrietako ondarea, hizkuntzak, IKTak edota Europako kideekin harremanak.

Hemen ere haien artean osatutako material didaktikoaren adibide batzuk ikus ditzakezue.

Bigarren zatian, Juantxu Rekaldek Arratia Institutuko, normalkuntza proiektua eta Hizkuntza eta Literatura ikasgaiaren inguruan landutako gaitasun eta loturak aurkeztu dizkigu.  Geure berbategie izeneko lan hau ere hezkuntza komunitate osora hedatu da ikasleen inplikazioa eta motibazioa lortu nahian. Haiseran Arratiako hizkeraren bilduma  egitekoak zirenak, ekinaren bidez, hiztegiaz gain, AK 37 CDaren bigarren argitalpena ere lortu dute, edota AHAZTUAK CDan beste hainbat abeslari famatuekin batera hartu dute parte. Hemen entzun ahal dituzue AK-37ko kanta batzuk (egin klik ondoko ikonoetan):

“Neska Graziosa Batek Dimako Herrian”  

“Viva la Quinta Brigada” 

Lan horretan zebiltzaten bitartean,  Arratia Konpaniak, 1937an, Santa Ageda abestu zuten bezala berriz egitea bururatu zitzaien. Hona hemen erreportai txiki bat.

[rockyou id=122515070&w=426&h=320]

Amaitzeko beste kanta bat oparitzen dizuegu

“Obabatxoa lo ta lo” 

Itxaro Zaballak (Gandasegi LHI) eta Rakel Agirrezabalak (Zaratamo LHI) Hizkuntza Tratera Bateratua landu izan dute urteetan euren ikastetxeetan Prestakuntza eta Berrikuntza proeiktuen bidez. Aurkeztu diguten materiala, beraz, urteetako eskarmentuaren ondoren ekoiztutakoa da, alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz egindakoa.

Aurkezpenaren tartea laburregia da ekoiztutako material osari bistadizoa eman ahal izateko, dena den, denon eskura daukagu Berrikuntzako helbidean bai gure lankide biek ekoiztutako LH bigarren ziklorako ikastunitateak: “Ikertzaileak gara” eta “¿Qué voy a ser de mayor?”,  zein lehendik beste irakasle batzuek apaildutakoak lehen ziklorako: “Elkar ezagutu” eta “Indarkeriak baztertzen”; eta laster izando dugu ere hirugarren ziklorako “Bazterkeriaren aurka” izenekoa.

Dakizuenez, ikastunitate hauek abain jarri nahi duen irakasle taldeak Berrikuntza proiektua aurkez dezake, une honetan zabalik dagoen deialdian, eta HTB programaren aholkularitza eta jarraipena izango du. Azalpen gehiago nahi izatekotan, Berritzegunera jo.

Hona hemen Itxarok eta Rakelek erabilitako aurkezpena

Curriculum Berrian hiru hizkuntzetako curriculum bateratua daukagu, eta legean hizkuntza guztiei tratamendu bateratua ere eman behar diegula agintzen du. Horrek aldaketa suposatzen du: alde batetik, antolakuntzan (koordinazioaren beharra), eta beste aldetik ,metodologian (ikuspuntu komunikatiboa ezinbestekoa da). Baina hau ez da guztiz berria, irakasle batzuk badaude bide hau jorraten.

Lehen Hezkuntzako esperientzia ikusi dugu. Orain Bigarren Hezkuntzakoa.

Aurreko kurtsoan, Felix Bilbaok eta Joseba Zabalak (Arrigorriaga BHI), beste kide batzuekin batera, Hizkuntza Tratera Bateratua ere landu dute institutuan. Hizkuntzen Trataera Bateratua Programatik sortutako Unitate Didaktiko integratu batzuk  Euskara eta Gaztelania arloetan, era koordinatuan, praktikan jarri dituzte DBHko 2. eta 3. mailetan.

Biek oso esperientzia interesgarria izan dela azpimarratu dute . Alde batetik, lan honek eskatzen duen metodologia aldaketa lortu dutelako, eta beste aldetik, hiru hizkuntzetako departametuen arteko koordinazioa bultzatu egin dutelako.

Hona hemen Felixek eta Josebak erabilitako aurkezpena

*(arazo teknikoengatik bideoa ez dago zintzilikatuta baina laster egongo da argitaratuta)