Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Balorazioa’ Category

Jardunaldietako egun bakoitzaren bukaeran, bertaratutako irakasleei ikusi eta entzundako esperientzien balorazioa egitea eskatu zitzaien. Balorazio orrien ustiaketa egin ondoren honako emaitza hauek jaso dira.

Antolamenduari dagokionean, irakasleen % 80ak saioak oso ondo antolatuta egon direla uste du. Aurkezpenen edukiari buruz, beste % 80 batek ikastetxeko premiekin zuzenki lotuta daudela uste dute, eta %  78ak azalpenak oso argiak izan direla deritzo.

Jardunaldiak ospatu diren egunei buruz, % 82ak uste du eskualdeko irakasle guztiek etortzeko aukera izan dezaten data egokiak direla eta, tokiari buruz, % 85ak uste du eskualde osokoak diren jardunaldiak burutzeko oso toki egokia izan dela.

Entzule guztiek adierazten dute entzun eta ikusitakoak euren ikastetxean berrikuntzak bultzatzeko gogoak piztu dizkiela.

Orokorrean alde baikorrak eta hobetzeko proposamenak idazteko atalean, entzuleen erantzunetan hurrengo hauek aipatu izan dira behin eta birritan:

jardunaldiak oso interesgarriak izan direla, batez ere hurbileko esperientziak entzuteko aukera izan dutelako, eskualdeko ikastetxeetan burutzen direnak, hizlariengana hurbiltzeko aukera ugari, gaien aukeraketa ere egokia izan dela deritze eta behin  baino gehiagotan erabilitako dinamika azkarrak azpimarratu dira. Bukatzeko hainbatek antolatzaieleen lana, hizlariek zein zuzen eta landua zuten euren aurkezpena eta partaideen ahalegina aipatu izan dute.

Read Full Post »