Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Bizikidetza Urteko Plana’ Category

Bizikidetza gai “izarra” izan da azkenengo urteotan gure ikastetxeetan. Zelan askatu gatazkak? Zelan hobetu giroa? Zelan kudeatu gure arteko harremanak?… Galdera asko eta, batzutan, erantzun gutxi.

Jardunaldi hauetan atal bat eskeini diogu gai honi. Pentazitate Eredua eta Eredu komunitarioen esperientziak ikusi dutugu. Azkenik, ikastetxeko Bizikidetza Plana osatzeko Hezkuntza Sailak proposatu duen bidea ezagutuko dugu ere.

Orain dela bi urte, gure eskualdeko URBI Institutua Bizikidetza Urteko Plana Proiektu Pilotoan parte hartzeko gonbidatua izan zen. Aurreko urtean Elkarbizitza Modulua egin zuten eta sartzeko erabaki zuten. Hortik hona proiektua zabaldu egin da. Gure eskualdean, aurten, hainbat ikastetxe egongo dira (batzuk bigarren urtez eta beste batzuk berriak) proeiktu honetan murgilduta:

URBI zentro aintzindaria izanik, bere esperientzia aukeratu dugu jardunaldi hauetan aurkezteko. Beraz, urte hauetan proiektuaren koordinatzailea  izan denak, Nati Vaquerok, bere ibilbidea azaldu digu.

Hemen ikus daiteko berak erabilitako aurkezpena

Dena den, Proeiktuaren barruan edo kanpoan, Bizikidetza Plana osatzeko Departamentuak egin duen proposamena (gida, jarduera guztiak, materialak…) web gune honetan topa dezakezue.

Anuncios

Read Full Post »