Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Eredu Komunitarioa’ Category

San Antonio ikastetxean Ikas Komunitateak proiektua garatzen dute 2000.etik aurrera, eta bizikidetasuna lantzeko orduan gatazkei aurre egiteko eredu komunitarioa abiarazi dute.

 

Eredu honetan proposatzen dena zera da, komunitateko kide guztiek- ikasleek, familiartekoek, irakasleek, auzo edota herriko eragileek, udaletako langileek, eta kasuan kasukoek ere- berdintasunean parte hartzea eskolako bizitzan;  sor daitezkeen arazoei irtenbide egokia aurkitzeko tartean dauden eragile guztien lankidetza giltzarria baita. Komunitate osoa lankidetzan,  berdintasunezko elkarrizketan aritzen denean,  gatazken zergaitiak eta jatorriak hasieratik aztertzen direnean,  orduan aurre egin dakioke arazo askoren iturburuari eta lor daiteke arazo larria izan aurretik ekiditzea edo bideratzea. Elkarrekin lan eginez, elkar ezagutuz, konfidantza eta komunikazio giroan.

 

Txaro Moralesek eredu honen aplikazioa azaldu zigun, bereziki ikasleen eremuan zentratuz, ikasle delegatuen zeregina, haien asanblada, ikasgeletako bileren dinamizazioa… eta elkarbizitza komisio mistoa.

 

 

Anuncios

Read Full Post »