Feeds:
Entradas
Comentarios

PORTFOLIOA Unkina LHI

Portfolioa Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoan dauka iturburua Ana Arandiak azaldu zigunez, tresna erabilgarria da irakasleontzt, bertan deskribatuta baitaude ikaste prozeduan daudenen trebeziak, mailaz maila.

Hizkuntzen Portfolio Europarra hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta laguntzeko egina dago. Bere xedea hauxe da: hizkuntzaren bat ikasten ari den horri laguntzea ikasketa hori hobetzen eta ongi bideratzen, bai ikastaroren bat egiten ari bada eta bai bakarka ikasten ari bada ere. Era berean, hizkuntzez eta kulturez dituzun ezagutzak besteri erakusteko balioko dizu. Eskolan zein eskola kanpoan ahal da erabili.
Norbera da Portfolioren jabea eta bertan hizkuntza esperientziak zein ezagutzak jasotzen dira.

Anak Unkinako ikastetxean portfolioari eman dioten erabilera aurkeztu digu, irakasleen arteko koordinazioa areagotzeko, hiru hizkuntzetarako jokabide ildo adostuak erabiliz, eta ikasleak autoebaluazioan trebatzeko kontrol orriak eta lorpen adierazleak baliatuz.

Curriculum Berrian, oinarrizko gaitasunen artean, Informazioa tratatzeko eta Teknologia Digitala erabiltzeko Gaitasuna dugu. Gaitasun hau Ikasleengan garatu behar dugu, beraz gure gelako lanean, arloetan,  IKTak txertatu behar ditugu.

Egia da Interneta gero eta gehiago erabiltzen dugula informazioa bilatzeko,  eta ikasleei erabiltzeko eskatzen diegula. Baina unibertso zabalegia da interneta beraren aurrean ikasleak bakarrik uzteko, ezta?. Internetek eskeintzan dizkigun baliabideak era antolatua eta gidatuan aurkeztu behar dizkiegu ikasleei benetako ikasketa lortzeko. Helburua zera da: informazioa bilatzen, aukeratzen eta eraldatzen ikastea testuinguru zehatz batean aplikatzeko. Bide honetan webquesta oso tresna eraginkorra izan ahal da. Karmele Lopez de Abetxukok (Urbi BHI) eta Ana Belen Vegak (Fray Juan de Zumarraga BHI) webquestak erabiltzen eta sortzen izan duten esperientzia kontatu digute. Biek Currulum Desberdinetako taldeetan egiten dute lan, Gizarte Hizkuntza Eremua lantzen. Urteetan ere ibili dira Berritzeguneko CD MIntegian. Lan talde honetan, azkenengo urteetan, IKTen aplikazio eta erabilpenean aritu gara bereziki: webquestak, blogak, wikiak… Hemen ikusiko duzuen lana honen ondorioa izan da.

Hona hemen aurkezpena:

Helbide honetan topa ditzakezue haiek egindako webquestak. Betse aldetik, gure mintegiko blogean ikusi ahal dituzue haiek sortutako blogak eta beste jarduerak ere. Haien artean Ana Belenek blog bat erabiltzen egin zuen sekuentzia didaktikoa: El último samurai. Lan hau, hain zuzen ere, Ana Belenek aurkeztu zuen ekainaren 30ean Berritzegunean antolatu genuen Ikasblogak 08 Jardunaldian. Jardunaldiaren blogean bere aurkezpena ikusi ahal duzue eta helbide honetan bere interbentzioa grabatuta.

Here you are an example of how blogs may be integrated into the English classroom.  Even if it may sound a bit far away from our daily practice, children feel quite at ease using internet and blogs to look for activities they need and write their comments and communicate with each other.  Blogs may be used in many different ways and we’ll go on working on that and other ICT topics in our Ingelesa eta IKT seminar . As Rosa explained to us all, San Antonio school blog includes links to other schools blogs and that way experiences may be widely shared!

Gure eskualdean Kulturarteko Hezkuntzan badugu zeresana,  hogei ikastetxetan Hizkuntzako Indartzeko Proiektua daukate eta beste horrenbeste irakasle ari da etorri berriei euskara irakasten. Horietako bat izan da Programaren hasi- hasieratik Laura Ovejas, egun Arrigorriagako eskolan lanean ari dena.

Bere urteetako eskarmentutik abiatuta azaldu zigun munduko hainbat txokoetatik etorritako haurrak euskararen munduan sartzen laguntzeko hain beharrezkoa den lan ildo bat, familiartekoekiko harremak

Nekane Otsoak, Arrankudiaga ikastetxeko zuzendaria, proiektu global honen ildo nagusiak aipatu eta azaldu ditu. Proiektu global hau hiru eskolek garatu dute Areatza LHI, Arrankudiaga LHI eta Zeberio LHI. Hain zuzen ere, nekazal eremuko ikastetxeak. Urteetan elkarlanean dihardute eta prozesu honen xedeak  Hezkuntza proiektu bakarrean adierazita  dute.  Proiektu honen ardatzak Hauxek dira: ume guztientzako eskola eta metodologia bide berdinean oinarritzea, aprendizai esanguratsuaren teoria landuz. Hau dela eta, arloetako edukiak ez dira era soltean lantzen erabakita dagoen lan proiektuaren inguruan baino.

Hona hemen Nekanek aurkezpenean erabilitako eskema:

[rockyou id=122800949&w=426&h=319]

Paula López-ek eta Jabier Mendibe-k aurkeztu ziguten esperientzia “Denontzako Eskolan” eremuan kokatzen da; hain zuzen ere, ikasketa arruntak jarraitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleekin egin duten lana.

Oso interesgarria suertatu zitzaigun, dudarik gabe, aurkezleek erakutsi zuten ilusioagatik eta baita ere gehienontzat lan ildo ezezaguna delako.

Hementxe daukagu euren aurkezpena

Eskolan, desberdintasunak gainditzeko lan egiten dugula esaten dugu. Baina, praktikan, ez dugu beti lortzen, batzutan kontrakoa ere. Zer egin ahal dugu? Benetan guztion kexka da hau.

Denontzako Eskola eremu honetan Ikas Komunitate ereduak -ikasketa dialogikoen printzipio ikuspuntutik- hainbat ekarpen  interesagrri egiten ditu. Egia esan, metodologiari izugarrizko garrantzia ematen dio irakas-ikasteko prozesuan; eta badauka. Honen barruan “talde elkarreragileak” estrategia bat da. Ez da bakarra baina bai oso eraginkorra omen da.

Gure eskualdean, San Antonio Eskolan aspalditik erabili dituzte talde elkarreragileak, eta iaztik Eguzkibegi Ikastolan ere hasi ziren erabiltzen, arrakastaz. Ana Mezok (Eguzkibegi Ikastolako Ikasketa Buruak) bere ikastetxean garatutako esperientzia aurkeztu digu. Hona hemen bere aurkezpena: