Feeds:
Entradas
Comentarios

Posts Tagged ‘bizikidetza’

Bizikidetza eta Tutoretza Planak burutzeko ibilbide ezberdinak landu daitezke.

 

Iñaki Garaioak, Zaratamo eskolako irakasleak, beraiek egindako pausuak azaldu dizkigu. Zaratamo LHI bezala beste ikastetxe batzuk proiektu honen inguruan lan egin dute, Orozko LHI, Eguzkiza Meabe LHI, I. Zubizarreta LHI, Gandasegi LHI, Dima LHI eta Otxandio LHI. Proiektuan pentazitateko taldearen laguntza izan dira.

 

Beraz berak azaldutakoa Pentazitatea eredu hezkidetzaile globalean oinarritu da, hau da, pertsona ardatz gisa hartzea eta pertsona bakoitzaren bere bost esparruak lantzea: adimena, gorputza, emozioak, identitate pertsonala eta esparru soziala.

Hona hemen bere aurkezpena:

 

Anuncios

Read Full Post »

San Antonio ikastetxean Ikas Komunitateak proiektua garatzen dute 2000.etik aurrera, eta bizikidetasuna lantzeko orduan gatazkei aurre egiteko eredu komunitarioa abiarazi dute.

 

Eredu honetan proposatzen dena zera da, komunitateko kide guztiek- ikasleek, familiartekoek, irakasleek, auzo edota herriko eragileek, udaletako langileek, eta kasuan kasukoek ere- berdintasunean parte hartzea eskolako bizitzan;  sor daitezkeen arazoei irtenbide egokia aurkitzeko tartean dauden eragile guztien lankidetza giltzarria baita. Komunitate osoa lankidetzan,  berdintasunezko elkarrizketan aritzen denean,  gatazken zergaitiak eta jatorriak hasieratik aztertzen direnean,  orduan aurre egin dakioke arazo askoren iturburuari eta lor daiteke arazo larria izan aurretik ekiditzea edo bideratzea. Elkarrekin lan eginez, elkar ezagutuz, konfidantza eta komunikazio giroan.

 

Txaro Moralesek eredu honen aplikazioa azaldu zigun, bereziki ikasleen eremuan zentratuz, ikasle delegatuen zeregina, haien asanblada, ikasgeletako bileren dinamizazioa… eta elkarbizitza komisio mistoa.

 

 

Read Full Post »

Bizikidetza gai “izarra” izan da azkenengo urteotan gure ikastetxeetan. Zelan askatu gatazkak? Zelan hobetu giroa? Zelan kudeatu gure arteko harremanak?… Galdera asko eta, batzutan, erantzun gutxi.

Jardunaldi hauetan atal bat eskeini diogu gai honi. Pentazitate Eredua eta Eredu komunitarioen esperientziak ikusi dutugu. Azkenik, ikastetxeko Bizikidetza Plana osatzeko Hezkuntza Sailak proposatu duen bidea ezagutuko dugu ere.

Orain dela bi urte, gure eskualdeko URBI Institutua Bizikidetza Urteko Plana Proiektu Pilotoan parte hartzeko gonbidatua izan zen. Aurreko urtean Elkarbizitza Modulua egin zuten eta sartzeko erabaki zuten. Hortik hona proiektua zabaldu egin da. Gure eskualdean, aurten, hainbat ikastetxe egongo dira (batzuk bigarren urtez eta beste batzuk berriak) proeiktu honetan murgilduta:

URBI zentro aintzindaria izanik, bere esperientzia aukeratu dugu jardunaldi hauetan aurkezteko. Beraz, urte hauetan proiektuaren koordinatzailea  izan denak, Nati Vaquerok, bere ibilbidea azaldu digu.

Hemen ikus daiteko berak erabilitako aurkezpena

Dena den, Proeiktuaren barruan edo kanpoan, Bizikidetza Plana osatzeko Departamentuak egin duen proposamena (gida, jarduera guztiak, materialak…) web gune honetan topa dezakezue.

Read Full Post »